XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PAULIN SOLOZABAL EUSKERAREN URREZKO LANGILLEA

Berri berria dugu Solozabal'dar Paulin idazlearen azken liburua, amabigarrena ain zuzen: ARRAITZ (OLERKIAK) - Bilbao 1995.

Liburu onek 361 orrialde ditu.

Gaiak ataletan jarriak dauzka.

616 olerki daude barrenean.

Euskera ta Euskalerria asko ta asko goratzeko egiñak daude.

Izadia gai berexia bezala maiz agertzen da, baita zugaitza, mendiak, eta nola ez?, gure baserriak.

Euskal nortasuna ta gizonak ats beroakin aipatzen ditu.

Gure edestia ez du azten, batez ere azken aldia, anaiarteko erioa.

Ortxen agertzen da Lauaxeta, olerkari abertzale, erri opari bezela.

Jaingoikoa goresten ez da nekatzen gure Paulin.

Zeru-lur Egillea, danez gain agertzen du.

Itz neurtuak garbi, ugari ta arin ateratzen zaizkio.

Erriarentxat ulertzeko errex egiten zaio; goizeko ogi beroa jaten den bezala, maiz irakurriko dituzte, Idatz Deunaren antzera, galerarik gabe.

Gaiñera, esanai aundiko argazkiekin liburua dago apaindua: txistulariak aurrera, euskal idazleak, Euskerazaintza osorik eta bukaeran bi erraldoi, Joxe Migel Barandiaran eta Manuel Lekuona, Euskalerri'ko biotzaren otsak.

Ezin dugu aztu Martin Olazar'en itzaurrea, betiko esku onakin egiña.

Ondo aztertzen du liburu berriaren mezua.

Idazlearen lan guzien izenen zerrenda, bukaeran dakar; ain gutxik egiten dutena eta zoritxarrez beste askok aztutzen.

Omenaldia Mungia'n

Uztaila'ren lenengo egunean, larunbatean, Mungia'n, enparantza nagusian, Paulin Solozabal idazleari, omenaldi bat eskeñi diote, liburu berriaren aitzakiarekin.

Bost bersolari on onak zeuden omenaldia berotzen: Azpillaga, Lopetegi, Mañukorta, Xabier Amuritza ta Leyre Bilbao, neska Ondarru'tarra.

Pipermiña nasten zutelarik, gure idazlearen trebetasuna goratu zuten.

Apaizaren gaiak ondo aztertu zituzten.

Enparantza gizasemez bete betea zegoen; belarriak bersoetan txintxilik jarrita zeuzkaten, den denak barrena lasaitzen.

Ondotik, opari ederrak eskeñi zizkioten: lore xorta zoragarriak ikastolako aurrak, makil liraña aurreneko kristau bataiatuk gaur 51 urteko gizonak, zillarrezko azpillak bersolarien ikastolak.

Opariak amaitzerakoan dantzaria agertu zitzaion eta idazlearen naia betetzearren erriaren aurrean egin zuen Aurresku bikotea, jauzi egoki ta ikusgarriekin, txistulariak doñuakin laguntzen ziola.

Azkenean, Paulin Solozabal'ek, liburu berria, erriari doai banatu zion.

Besazpian liburua zutela, eunka gizaseme joan ziren etxeruntz.

Gero anaiarteko bazkaria zegoen, asieran bezalaxe, bukaeran, danen aurretik trikitrixa zijoan bazterrak alaitzen.